Usted está aquí: Zerbitzuak

Zure eskura

Pilotu Ikastaroez gain, hainbat Zerbitzu osagarri eskaintzen dizugu, zure kezka bakarra hegan egitea izan dadin, nahi duzun lekura eta nahi duzunean… gainontzekoaz geu arduratzen baikara Zure ordez.
Jarraian eskaintzen dizkizugun Zerbitzu guztien zerrenda zehaztua duzu eta, zalantzarik izatekotan, gurekin harremanetan jar zaitezke eta albait azkarren erantzungo dizugu.

Gure Zerbitzuak

Promozio Bira Eska ezazu doako Promozio Bira eta gure Hegazkinak, Instruktoreak eta Instalazioak ezagutu ahal izango dituzu.

Aerokluba Hegaldi Simulagailua, Aldizkariak eta Liburutegi Aeronautikoa, Argazki Lehiaketak eta askoz ere gehiago da AeroKlubaren Kidea izateagatik eskaintzen dizuguna.

Ostatua Pilotu Ikastaroa burutzeko, bisita bat egiteko edo inguratzen gaituen ingurune naturala ezagutzeko, gustu eta ekonomia guztietarako aukerak aurkezten dizkizugu hemen.

Gestoria Aeronautikoa Lizentziei, Berritzeei,orduen Ziurtagiriari, Hegazkin erosketari eta abarri buruzko dokumentazio guztia kudeatzen dizugu.

Gure Aerokluba

Hegaldi Simulagailua Proba ezazu zure Pilotu dohainak gure simulagailuan. Zure hegaldiak zirraragarri egingo dituzten errealitatetik ateratako lekuetan egin ezazu hegan.

Simulazio Softwarea Simulazio Softwarearen doako trukea zure hegaldi birtualetarako.

Aldizkari Aeronautikoak Eskura itzazu doan egungo Aldizkari Aeronautikoen nahi beste ale.

Liburutegi Aeronautikoa Doako sarrera izango duzu gure Liburutegi Aeronautikoan, eta bertan nahi dituzun liburuak eskuzabal emanez lagundu ahal izango duzu.

Argazki Lehiaketa Urtero izango duzu zure Hegaldi, Hegazkin, Paisaia eta abarren bat-bateko argazkiak erakusteko aukera, gure Lehiaketan parte hartuz eta sariak irabaziz!!!

Maketa Erakusketa Erakuts iezazkiguzu zuk egindako edo erositako Hegazkinen maketak…Hegazkin Komertzialak, Militarrak, Abiazio Orokorra…