Pilotu Ikastaroei Buruzkoak
Gure edozein Pilotu Ikastaro hasteko beharrezkoa da 16 urte beteta izatea, osasun azterketa erraz bat gainditzea, 2 Maila Aeronautikoa, NAN tamainako 3 Argazki koloredun ekartzea eta zure N.A.N.aren fotokopia konpultsatua. [Gehiago]
Gure edozein Pilotu Ikastarotan izena emateko hemen klik eginez aurkituko duzun Izena emateko Formularioa bete beharko duzu. [Gehiago]
Zuk zeuk erabakitzen duzu noiz hasi Ikastaroa. Gu urteko 365 egunetan egoten gara lanean, zure ametsak askatu eta errealitate bihurtu ahal izan ditzazun.
Gure Aerodromoa Irunberrin dago, Iruña-Pamplonatik 15 minutura. Sar zaitez mapan non gauden ikusteko.
Donostia - Irunberri: 60 minutu
Gasteiz - Irunberri: 60 minutu
Bilbo - Irunberri: 90 minutu
[Gehiago]
Ikastaroaren zenbatetsitako denbora 6 eta 8 hilabete artekoa da. Ikastaro Teorikoak 3 hilabeteko iraupena du eta Hegaldi Klase praktikoak 30 minutukoak dira, ikaslea informazio gehiegiz ez kargatu eta klaseak emankorrak eta atseginak egite aldera. [Gehiago]
Zure aisialdirako denbora mugatu bada, ez zaitez kezkatu, Euskal Air-ek Ikastaro Trinkoak burutzen baititu asteburuetan Irunberri-Pamplonako gure Aerodromoan.
Pilotu Ikastaroaren ordainketan laguntzen dizugu, horrela bada, ordainketa zatikatua egin ahal izango duzu, edo nahiago baduzu, Ikastaroa finantzatzen dizugu, diru kezkarik izan ez dezazun. [Gehiago]
Hegaldi Eskolak Hegaldi Klubaren hegazkinekin Hegan egiteko aukera eskaitzen die bere Pilotuei, Pilotu Lizentzia lortutakoan. Hegaldi orduak aloka daitezke, eta Klubaren beste kide batzuekin hegan egin ere bai, beti egoten baitira Kopilotu bat eramateko prest.
Zalantzarik gabe!!!! Gure Ikastaroetan beste Ikasle Pilotu batzuk ezagutuko dituzu, Zu bezala, Hegazkin bat eskuratzeko eta hegan egiteko pasioaz gozatu ahal izateko aukerarekin hunkiturik. Gure Hangarretan jabe bakarreko Hegazkinak daude, baita jabe anitzeko beste asko ere. Honela mantentze lanetako gastuak denen artean ordainduko dituzue eta lehen eskuraezina zen amets bat bete.
Berria edo erabilitakoa den ikusi behar da, baina modeloen eskaintza oso handia da. Gainera salerosketa merkatu anitza aurki dezakegu markei, modeloei eta ezaugarriei dagokienez. Kontsulta ezazu hemen adibide bat. [Gehiago]
3.000 €tik aurrera duzu abiazioaren mundu zirraragarri honetan hasteko aukera, zerbait gehiago gasta badezakezu ere, zure zaletasunean aurreratu eta mailaz igo nahi baduzu.