Gure Zerbitzuen
Doan erreserba dezakezu larunbatero, 13:00etan, egiten dugun Promozio Biretako bat. Beronen bidez lehenengo eskutik ezagutuko dituzu gure instalazioak, asfaltozko eta belarrezko 2 pista, hegazkinetarako hangarrak, gure eskolako hegazkina eta autogiroa…baita zure kontsulta guztiei erantzungo dieten gure Instruktore taldea ere. [Gehiago]
Urtearen edozein egunetan egin dezakezu jauzi hodeietara Bataio edo Aireko Ibilaldiren bat Erreserbatuz, aldez aurretik esan nahi dizugu ez zaituela epel utziko.
Ezberdintasunik nagusiena iraupena da. Bataioak 15 minutu dirau eta batez ere mota honetako Hegazkinetan inoiz hegan egin ez duten pertsonentzat dago bideraturik, goitik begiratuta paisaiak sorrarazten dituen sentsazioak bizi ditzaten.
Aireko Ibilaldia 30 minututik aurrera kontrata dezakezu eta inoiz imajinatu ez dituzun paraje ederrak ezagutzera eramango zaitugu.
Telefono edo posta elektronikoren bidez gure Aeroklubaren Kidea izateko interesa erakustea nahikoa da. Kide berria izan zaitezen dagokion fitxa bidaliko dizugu.
Gure AeroKlubaren Kide guztiek eskaintzen ditugun Zerbitzu guztietan parte hartzen dute eta guztiez gozatzen dute baldintza berberetan. Instalazio guztiak, Liburutegia, Aldizkari Aeronautikoak, Hegazkinen Hangarrak, Txokoa, Giza Elkartea, Aerodromoko etxetxoren batean Ostatua eta abar luze bat. Bisita ezazu Zerbitzu-saila informazio gehiago eskuratzeko. [Gehiago]