Gure Aeroklubari buruzkoak
Jakina. Gure Aeroklubaren ateak zabalik daude aeronautikaren pasioa sentitzen duten guztientzat. Gure Aeroklubean eskaintzen ditugun Zerbitzuak zure eskura izango dituzu, hala nola kanpoko igerilekua, landetxetxoen alokairua, gure liburutegia, simulagailuaren bidezko hegaldi birtualak, simulazio softwarearen doako trukea, aldizkari aeronautikoak; zure maketak erakutsi ahal izango dituzu, gure argazki lehiaketan parte hartu eta badaude Zuretzat prestatu ditugun ezusteko gehiago.
Gure Aeroklubean egungo aldizkari aeronautikorik onenak izango dituzu eskura, besteak beste "Aviación General", "Volar" eta "Aviación Comercial".
Horrela da, astelehenetik ostiralera edo asteburuetan egin ditzakezu zure hegaldi birtualak, beste Pilotu batzuekin entrenatu on-line hegaldiak egiteko, eta hau guztia simulazio hardware eta software munduan dagoen berrienarekin.
Kide guztiek, denak berdin, dute eskura Giza Elkartea eta Sukaldea beren hamaiketako, gosari, bazkari edo afarietarako, garbitasun eta txukuntasun gutxieneko arauak jarraiturik.
Igerilekua kanpokoa denez, udako hilabeteetan egongo da zabalik, hau da, ekaina eta iraila bitartean.
Horrela da. 5 pertsonarentzako lekua dute eta prezio txiki baten truke Kideen eskura dago etxetxo bakoitza urteko egun guztietan.
Jakina kudeatzen dugula beharrezkoa zaizun edozein dokumentu, Lizentziak berritzeko, hegaldi orduen Ziurtagiria egiteko, Hegazkinen salerosketarako eta abar luze baterako.