Usted está aquí:
Pilotu Ikastaroak
Hastapen Ikastaroa
Hegaldia zure zaletasunik gogokoena den jakin dezazun, Hastapen Ikastaroa eskaintzen dizugu. Bertan, 222 €uro bakarrik ordainduta, hurrengo hau jasoko duzu:
Ez ezazu aukera hau gal!!!
Eman ezazu izena zuzenean hemen!!!
| Ordu bateko klase teoriko 1 multimedia euskarri eta bideoaren bidez, gure Pilotu Ikastaroetan ematen diren ikasgai guztien berrikusketa egiteko. Ematen ditugun gai-zerrendak, Ikastaroetan erabiltzen ditugun tresna didaktikoak ezagutuko dituzu…eta, jakina, zure zalantza guztiak argituko ditugu. |
|
| 30 minutuko Hegaldi Klase praktiko 1 Instruktorearekin eta Hegazkin trebatzailean edo eskolako Autogiroan. Klase honetan oinarrizko kontzeptuak jasoko dituzu instruktorearengandik eta oso laster Pilotu bihurtu ahal izateak hunkituko zaitu. |
|
| Euskal Air Pilotuaren Diploma 1 erabat pertsonalizaturik eta Hastapen Ikastaroa burututakoan etxera zuzenean postaz bidaltzen dizuguna, zintzilikatu ahal izan dezazun eta zure bisitaren oroigarri erakargarri bat izan dezazun. |
|
Datak eta Ordutegiak
Hastapen Ikastaroan Larunbatetan 12:00etatik 13:30etara baino ez dira ematen eta egin aurretiko baldintza Ikastaroan Izena ematea da.

