Usted está aquí: Inicio

Ongi Etorri - Bienvenido

¡¡¡Eskuragarria, Erraza eta Dibertigarria!!!
¡¡¡Kirol-Pilotua izatea zure esku dago orain!!!
Zure lehenengo saiakera izan zein hegazkinak pilotatzen eskarmenturik izan, Kirol-Pilotu bihurtzea da hegan egiteko modu berria da, errazena, eskuragarriena, seguruena eta dibertigarriena. Lizentzia honen bidez abiazio zaleek hegan egiten ikasi ahal izango dute eta hegazkinak eskura izango dituzte arinago eta orain arte ezagutu denaren prezio erdian.
Beraz, igo zaitez barrura, har itzazu aginteak, eta has ezazu abentura berri bat Kirol-Pilotu bihurtuz.


Ezagut ezazu gure Pilotu Ikastaroei buruzko guztia

Zergatik Ikasi? Ihes egin 2 dimentsioko mundutik! Euskal Air-ek hirugarren dimentsioan sartzen zaitu, ikuspegi berriak dituen eta distantziak bat-batean murrizten dituen dimentsioan, hain zuzen…. Mundua lainoetatik ikusten hasten zara…

Zenbat diru balio du? Kirol-Pilotu Lizentziak iraultza ekarri du abiaziora, Pilotu bihurtzeko prestakuntzaren prezioa merkatuz.

Kirol-Hegazkin Ikastaroa Ikastaro honek ULM Pilotu Lizentzia lortzeko gaitzen zaitu baita 495 kg.rainoko pisua duten motor bakarreko eta leku biko Kirol-Hegazkin arinekin hegan egiteko ere. Horretarako Abiazio Zibilak eskatzen dituen Klase Teoriko eta Praktikoak ematen zaizkizu.

Autogiro Pilotu Ikastaroa Ikastaro honek ULM Pilotu Lizentzia lortzeko eta 495 kg.rainoko pisua duten leku bateko edo biko Autogiroekin hegan egiteko gaitzen zaitu.

Kirol-hegazkina Gure Eskola Hegazkinak dituen ezaugarriek, fidagarritasunak eta segurtasunak Pilotu Ikastaroa hasteko onenetarikoa egiten dute. Gidatzeak ez zaitu epel utziko!!!

Autogiro Eskolako Autogiroak harrituko zaitu dituen ezaugarri, ekipamendu, potentzia eta segurtasunarengatik. Gidatzeko aukera ezin duzu joaten utzi. Froga ezazu Zuk Zeuk!

Gure zerbitzuetako batzuk...

Promozio Bira Eska ezazu doako Promozio Bira eta gure Hegazkinak, Instruktoreak eta Instalazioak ezagutu ahal izango dituzu.

Aerokluba Hegaldi Simulagailua, Aldizkariak eta Liburutegi Aeronautikoa, Argazki Lehiaketak eta askoz ere gehiago da AeroKlubaren Kidea izateagatik eskaintzen dizuguna.

Ostatua Pilotu Ikastaroa burutzeko, bisita bat egiteko edo inguratzen gaituen ingurune naturala ezagutzeko, gustu eta ekonomia guztietarako aukerak aurkezten dizkizugu hemen.

Gestoria Aeronautikoa Lizentziei, Berritzeei,orduen Ziurtagiriari, Hegazkin erosketari eta abarri buruzko dokumentazio guztia kudeatzen dizugu.